XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zein arazo aurkitzen dituzte emakumezkoek gizonezko bertsolariekin, gaiekin, entzulegoarekin?
Zein
Puntu eta alderdi guzti hauek eztabaidatzen eta, modu irekian bada ere, erabakitzen joan behar izango du Bertsolari Elkarteak, proiektuaren helburuak eta estrategiak zehazten dituen neurrian.
Nori zuzentzen dioten mezua: mezu-hartzaileakKultur proiektuak, orokorrean, publikoari zuzentzen zaizkio.
Baina publikoa, orokorrean ere, ez da homogenoa izaten.
Eta bertsolaritzaren kasura etorriz behintzat, azterketa honetan zehar argi eta garbi ikusi ahal izan dugu oso heterogenoa dela.
Heterogeneitate hau ez da entzuleen ezaugarri sozio-demografikoetan bakarrik agertzen;
hau da, arazoa ez da hainbeste bertsozaleen artean gazte eta zaharrak, goimailako ikasketadunak eta ikasketarik gabekoak, euskaldunzahar alfabetatugabeak eta euskaldun berriak aurkitzea.
Arazoa batik bat bertsozaletasunaren ezaugarrietan egon daiteke.
Bertsozale batzuk
Batzuentzat, bertsolaritzak euskara eta euskal kultura sustatzeko bitarteko bat izan behar duen bitartean, beste batzuentzat bertsoa bera du helburu.
Batzuk barrea eta denborapasa bilatzen duten bitartean, beste batzuk euskal giroa bilatzen dute, e.a.
Kontuan izan behar da, bertsolaritza eta bertsozaletasuna gertaera kulturala bezala tratatzen ari bagara ere, erabat
Eta beste gertaera sozialetan pisu handia duten zenbait faktore ere kontuan hartu behar ditugula jendearen arrazoiez eta motiboez hitz egiterakoan: lagunak eta ezagunak aurkitzea eta agurtzea, denborapasa atsegina izatea, herrian antolatzen diren ekintzak jarraitzea, e.a.
Guzti honengatik, bertsozaletasuna ezin da inola ere gertaera homogenoa balitz bezala tratatu.